Ekoetxea Urdaibai Busturia

Barrio San Bartolomé
48350 Busturia País Vasco
Spain

www.torremadariaga.net/

+34 946 87 04 02

IG.
10:00
19:00
AL.
AR.
10:00
19:00
AZ.
10:00
19:00
OG.
10:00
19:00
OR.
10:00
19:00
LR.
10:00
19:00

Enpresa honen jabea zara?
Iradoki aldaketa bat

Museoak, Museoa

flag ESflag ENflag EU

Ekoetxea Urdaibai Busturia

DETTAGLI

  • Eraikina (Puntua)

    Eraikin berdingabea, Urdaibaiko estuarioaren eremu osoa eta erreserbako gainerako ekosistema aipagarriak ikusteko aukera eskaintzen duen toki geoestrategiko batean kokatuta dagoena. XV. mendean eraiki zuten, babes lanetarako dorretxe bandokide gisa, seguru asko. Gaur egun, Ekoetxea Urdaibai zentroa dago bertan, Ihobe ingurumen kudeaketarako sozietate publikoak kudeatua. Jasangarritasunaren arloko interpretazio eta heziketa zentro bat da, eta helburutzat ditu Erreserbako ondare natural zein kulturala ezagutzera ematea eta horien balioa nabarmentzea, baita ondare horren kontserbazioaren garrantziaz ohartaraztea ere.

  • Erlojuaren dorrea (Puntua)

    Erlojuaren Dorrea 1851koa da, eta estilo neoklasikoa du. Piramide moztu baten itxura du, eta silueta itsasargi batenaren antzekoa, beraz, trazatzailea itsasargien arkitekturan oinarritu zen, seguru asko. Trazatzailea Antonio Goycoechea izan zela uste da. Hormak, harlanduzkoak, egikera bikainekoak dira; dorretxeko eskailerek gogora dakarzkigute Muruetako elizakoak, zeina baita garai bereko eraikina. Juan José de Amunáteguik Busturia herriari eman zion dohaintzan, 1852an. Gaur egun, erlojua toki berean dago, jatorrian zuen posizio berean orientatuta.

  • Oka ibaiaren estuari... ... (Puntua)

    Modulu honetan Oka ibaiaren ezaugarri geologiko, biologiko eta ekosistemikoak ezagutuko dituzu, zeinak mende luzez modelatuz joan diren gaur egungo egoerara iritsi arte.

  • Biosferaren erreserb... ... (Puntua)

    Biosferaren Erreserben Mundu Sareak, UNESCOren Gizakia eta Biosfera Programaren baitakoak (Man And Biosphere – MaB), 622 erreserba barne hartzen ditu; horietako 48 Estatuan kokatuta daude, eta bat, zehazki, EAEn: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba. Elementu interaktibo honetan, Biosferen Erreserbak bost kontinenteetan nola banatuta dauden ikus daiteke, eta erreserba horietako batzuk deskribatzen dituzten fitxak irakur daitezke.

  • Proiektu enblematiko... ... (Puntua)

    Zenbait bideo laburren laguntzaz, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren eremuan gauzatzen diren proiektu estrategikoei buruzko informazio eguneratua jasoko dugu, hala nola arrano arrantzalea leheneratzeko proiektuari buruzkoa, dunak birsortzeko lanei buruzkoa eta goi estuarioaren konektibitateari buruzkoa.

  • Urdaibaiko historia... ... (Puntua)

    Urdaibaiko paisaiak hain berezkoa duen modelatu karstikoa simulatzen duen eremu honetan, hainbat elementu interaktibo daude, Urdaibaiko historia geologikoa laburbilduko digutenak eta interes geologikoko puntu batzuei buruzko informazioa emango digutenak. Ba al zenekien duela milioika urte Urdaibaiko lurrak koralezko uharriak zituen itsaso epel baten azpian zeudela? Edo bertan urpeko sumendiak izan zirela? Edo leize eta haitzuloen labirinto bat dugula oinpean?

  • Urdaibai koloretan (Puntua)

    Urdaibaiko historia geologikoa lau koloretan laburbil daiteke, garai desberdinetako arroka mota desberdinei dagozkien lau koloreetan, alegia. Gizakiak bere eraikuntzetarako (galtzadak, baserriak, errotak…) erabili zituen arroka horiek, eta erakusketan horiek ukitu eta aztertzeko aukera izango dugu.

  • Habitaten soinua (Puntua)

    Interpretazio modulu hauei esker, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako habitat garrantzitsuenetako batzuetan bizi diren espezie nagusiak ezagutu ahal izango dituzu euren soinuen bidez.

  • Kultura ondarea (Puntua)

    Dorrerako eta Behatokirako trantseptu honetan Erreserbako ondare kulturaren zenbait elementu daude ikusgai, eta nabarmenduta ageri dira gertaera historiko adierazgarrienak.

  • Ekosfera (Puntua)

    Sistema bizi batek ahalik eta hobekien funtziona dezan, beharrezkoa da hura osatzen duten elementuen artean oreka konplexu bat egotea. Hori lortzen du, hain zuzen, ekosfera batek, baina zailtasun erantsi batekin, sistema erabat itxi batean egiten baitu hori, naturako ekosistemek ez bezala. NASAk asmatutako miniaturazko mundu hau, izkirez, algez eta bakterioez osatua, erabat buruaskia da, organismo batzuek sortzen baitute gainerakoek behar dutena. Baina nola eragingo lioke aldaketa txiki batek sistema osoari? Eta naturan, espezie bat desagertzeak izango luke garrantzirik gainerako espezieentzat? Eta gizakiarentzat?

  • Proiekzioa (Puntua)

    Nolakoa izan da gizakiaren eta naturaren arteko harremana historian zehar? Zer ondorio izan ditu harreman horrek gure planetan eta gure ingurunean? Nola egin behar genieke aurre etorkizuneko erronkei? Bideo-mapping ikusgarri baten proiekzioak emango dizkigu galdera horietako batzuentzako erantzunak, eta bizi eredu jasangarriagoa garatzeko beharraren gaineko gogoeta sakona eginaraziko digu. Bateragarriak dira bizi kalitate ona eta gure ondare naturalaren kontserbazioa? Baliteke Urdaibaiko Biosferaren Erreserba bera izatea erantzuna.

  • Paisaia kulturalaren... ... (Puntua)

    Gizakiaren eta ingurune naturalaren arteko mila urteko harremanaren ondorioz, paisaia kultural mota bat sortzen da, paisaia horrek ere eragina baitu bertan bizi diren gizakien nortasunean eta ohituretan. Urdaibaiko paisaia kulturalaren adibidea ikus dezakegu behatxulo horietatik: padurak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoa..., baita paisaian txertatutako ermitak, errotak eta baserriak ere.

  • Izaro uhartea (Puntua)

    Madariaga Dorreko behatokitik Izaro uhartea ikusten da Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako iparraldeko muga gisa. Mendeetan zehar, frantziskotar fraideen komunitate baten bizitoki izan zen, eta, esaten denez, 1596an pirata batzuek eraso egin zieten, eta eraikinaren zati bat suntsitu zuten. Bermeo eta Mundakaren arteko lurralde liskarrengatik ere ezaguna da Izaro uhartea. Kondairaren arabera, Bermeok eta Mundakak estropada batean jokatu zuten uhartearen jabetza. Estropada hura gogora ekartzeko, urtero, uztailaren 22an, Madalenaren jaia ospatzen da Elantxoben (estropada haren epaile izan baitzen). Gaur egun, Izaro uhartea ugaltze toki garrantzitsua da zenbait itsas hegaztirentzat, kaio hankahoriarentzat eta koartzatxo txikiarentzat, besteak beste.

  • Padurak (Puntua)

    Ekoetxea Urdaibaiko behatokiak Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ikuspegi zabala eskaintzen du. Bertatik, Urdaibaiko ekosistema nagusiak ikusten dira. Horietako batzuk, hala nola itsasertzaren eta paduren gunea, Natura 2000 Sarean sartuta daude, hau da, habitat eta espezie bereziak dituzten espazioek osatzen duten sarean. Urdaibaiko itsasadarra, zehazki, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu gisa (HBBE) aitortuta dago, gunea oso garrantzitsua baita hegazti migratzaileentzat, migrazio luzeetan atseden hartu eta elikatu ahal izateko.

  • Tximeletak (Puntua)

    Biodibertsitate Kutxaren elementu erakargarrietako bat tximeleten bilduma da. Kolore biziengatik interes handia pizten duten lepidoptero hauek gure planetako ekosistemetan existitzen den aniztasun biologikoaren adibide argia dira. Ba al zenekien zenbait tximeletak, adibidez monarka tximeletak, 5.000 kilometro inguru egin ditzakeela hil aurretik?

  • Musker lehoinabar ge... ... (Puntua)

    Biodibertsitatearen Kutxa forma eta kolore ugari biltzen dituen altxor txiki bat da, eta bertan dauden espezieen artean zenbait ale bizi daude, hala nola intsektu makila eta lehoinabar gekoak. 20 bat zentimetroko narrasti horiek Ekialde Ertaineko eskualde erdibasamortutarretan bizi dira nagusiki, Irandik Pakistanerainoko tartean, eta intsektu hutsez elikatzen dira ia.

  • Balearen argazkia (Puntua)

    Bilakaeran zehar, hainbat bizi mota garatu dira, baita espezieen arteko hainbat harreman mota ere. Mutualismoa, harrapakaritza eta parasitismoa dira horietako batzuk. Irudi honetan, balea bat ageri da, mantenugaiak azaleratzen diren tokietan sortzen den planktona jaten. Era berean, zenbait itsas hegaztik ere gune horietan egoten diren arrainak jaten dituzte.